Nahiak

Proiektua: 2deo saria 2020

Seriea

Nahiak La Traka-rekin koproduzitu dugun serie bat da. Seriak estilo ironiko bat bilatzen du, non tramak, drama eta komediaren artean garatzen diren. Formalismoak eta narratiba konplexuen eraikuntza desegitea da asmoa, pertsonaien eta argumentuaren sinpletasunari eta naturaltasunari bide emateko. Proiektu honek bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak ikusaraztea sustatzen du, estereotipoak errepikatu gabe. Hau da, pertsonaien eguneroko bizitzaren beste ikuspegi bat eskaini nahi da, unean uneko ikus-entzunezko ekoizpen gehienek jarraitzen duten ildotik aldenduz. Azken batean, formatu labur eta eskuragarria sustatzea da helburua. Telesailaren arreta hainbat arloetan kokatuko da; generoa, sexualitatea, berrasmatu beharra, dolua eta oro har, ahaztutako gizarte-taldeen ikusgaitasunarekin lotutako gaietan.

Making of